Lana bailara, ‘errusia txiki’ bezala ezagutzen dena, Lokiz-eko mendikatean ezkutatua aurkitzen da, Lizarratik hurbil. Bailara hau Nafarroako txoko ezezagunenetakoa da. 53km2-ko azaleran kokatzen dira Lana osatzen duten bost herrixkak: Biloria, Ulibarri, Narkue, Gastiain eta Galbarra.
Lana bailaran aurki ditzakegu Nafarroako azken ikazkinak, Montxo Armendariz-en ‘Tasio’ pelikula zoragarrian agertu ziren bezala . Ekainetik irailera lanean ikusi ditzakegu, gainera.
Urtean zehar paisaia aldakorra da oso. Nafarroako bigarren artadirik handiena hurbil aurkitzen da, baina pagadiak, hariztiak eta zazkardiak ere ugari topa daitezke. Oinez edo bizikletaz ibiltzeko leku paregabea da. Landa-etxean bertan hainbat gomendio emango dizkizuegu inguruak eskaintzen dizkizuen aukera desberdinak ezagutu ditzazuen.
Perretxiko zaleentzat ere paradisua da Lana bailara.
Naturaz inguraturik gaude. Hori dela eta behi eta txekorrez gain animalia basatiak ikustea ez da batere arraroa (basurdeak, azeriak, orkatzak, arranoak eta putreak.)
Historiaz betetako bailara da Lana. Nafarroako errege-erreginek kaparetasun erregalia eman zion bailarari. Hori dela eta inguruko etxe askotan armarriak ikus daitezke. Herrixketako elizek eta baselizek ere badute ezkutuko altxorrik.